BESTEAK ETA NI I
Aurreko saioan landutako gaia Aniztasuna izan da, bertan tolerantzia eta enpatia kontzeptuak agertzen direlarik. Ariketa ezberdinen bidez, bi termino hauen definizoa barneratzea eta desberdintzea lortu dugu, ariketa hauen helburuetako bat kontzeptu hauek hobeto ulertzea izan baita. Bestalde, gure ikuspuntu kritikoa eraikitzeko baliogarria izan da, izan ere, iritzi ezberdinak partekatu ditugu.
Saio honetan, hainbat jarduera desberdin egin ditugu. Hasteko tolerantzia, enpatia eta errespetuaren terminoak definitu eta desberdindu ditugu eta behin hauek ulertuta, bi azken hauetako terminoetan, geure burua non kokatzen den adierazi dugu posti-en bidez. Ariketa hau oso baliogarria izan dela uste dut, izan ere, neure burua hobeto ezagutzeko balio izan zait eta gainera, ariketa hau egiteak, termino hauetaz gogoeta bat egitea eragin dit.
Behin ariketa hau eginda, gazteen eta ertzainen arteko liskarrei buruzko hainbat albiste desberdin irakurri eta bideo bat ikusi dugu. Hau ikusi eta gero, taula bat bete izan behar dugu non gure ustez, kidetasun edo antz handiena daukagunarekin kokatu gara. Ondoren, bi jarrerei buruzko alderdi positibo zein negatiboak ipini ditugu eta gelakideen artean, hauei buruz hitz egin dugu. Ariketa hau oso garrantzitsua iruditzen zait beste pertsona baten azalean ere jartzen ikasteko eta, gainerako pertsonak, nahiz eta zure iritziarekin bat ez egin, errespetatzen ikasteko.
Ondoren, pertsona desberdinen argazkiez osatuta dagoen taula bat ikusi dugu eta argazki guzti horietatik, kafe bat zeinekin hartuko genukeen eta zeinekin ez pentsatu dugu. Jarduera honekin amaitzeko, bakoitzak hautatuako pertsona bakoitzaren ezaugarri positibo zein negatiboak ipini ditugu. Ariketa hau ere oso baliogarria delakoan nago, izan ere, askotan beste pertsonen ideiekin ez dugu bat egiten. Beraz, konturatu naiz, nahiz eta zenbaitetan aurre-iritziak alde batera uzten saiatzen garen, gehienetan inkontzienteki edozein pertsonekin izaten ditugu eta, berehala , pertsona ezagutu gabe, honekin ez dugula inolako harremanik eduki nahi pentsatzen dugu.
Klaseari amaiera emateko, enpatia eta tolerantzia mailaren neurketa egin genuen berriro, eta zenbaitek, beraien maila aldatu zuten. Nire kasuan, enpatia ez nuen aldatu, baina tolerantzia, aldiz bai. Izan ere, gainerakoen pentsamenduak nire pentsamenduekin alderatuz, oso desberdinak badira, toleratzea zaila egiten zaidala konturatu nintzen.
Beraz, jarduera guzti hauek egin eta gero, nire ustez oso garrantzitsua da kasu gehienetan ditugun aurre-iritziak albo batera uztea, eta pertsonak ezagutzean gehiago zentratzea. Gainera, honen harira, uste nuena baino gutxiago toleratzen dudala konturatu naiz. Izan ere, tolerantzia eta enpatia nire antzeko pentsamendua dutenekin praktikan jartzen dut, eta hori aldatu beharrean nago.
Fernández Sánchez, Laura.
GA1.
Comentarios
Publicar un comentario