UNRWA
Ekialde Hurbileko Palestinar Iheslariei Laguntzeko Nazio Batuen Agentzia (UNRWA, United Nations Relief and Works Agency for Palestine Refugees in the Near East) etorri da hitzaldi bat ematera. Palestinan dagoen egoera zein den hobeto ikusteko aukera izan dugu, beraien errealitate gogorra erakutsiz. Are gehiago, Palestinako mutil jator bat etorri da bere herrialdearen berri emateko asmoz. Honen ondorioz, gure ikuspuntua zeharo aldatu da eta han jasaten duten errepresioaz, sufrimenduaz eta bizimodu txarraz ohartu gara. Izan ere, gure askatasuna beraiek dutenarekin alderatu dugu eta pentsakor utzi gaitu. Nola da posible eskubide eta askatasun bera ez izatea?
Bestalde, emakumeen errefuxiatuekin topatzen gara eta Mohamed-ek haien egoera kaxkarragoa dela argi utzi nahi izan digu, hauek jasaten duten zapalkuntza erakutsiz. Hau dela eta, Mohamed-ek bere arrebaren bizipen pertsonal bat gurekin partekatzea nahi izan du. Palestinako polizia batekin topo egin zuen eta bere arreba emakumea izateagatik agresio- sexuala pairatu zuen. Hau bere burua defendatzeagatik kartzelara sartu zuten, bere burua deklaratzeko eta defendatzeko aukerarik gabe.
Jarraitzeko, guzti hau gure pentsatzeko eran eragina izan du, izan ere, ezagutzen ez dugun errealitateaz ohartu gara eta, era berean, palestinako egoerarekin bat egin dugu. Gizarte patriarkala eta botereen banaketa nagusitu egiten direla ikusi dugu, hortaz, beraien egunerokotasunean askatasun eza nabaria da. Hitzaldi honek daukagunaz jabetzeko balio izan digu eta, horregatik, esan dezakegu aberasgarria eta guztiz baliogarria izan dela.
Carballa Perez, Maialen.
Fernández Ruiz, Jessica.
Fernández Sánchez, Laura.
García Pérez, Carla.
Hurtado Maniega, Laura.
Comentarios
Publicar un comentario