IKERTZE

                                                                             IKERTZE 


Hurrengo astean, Ikertze Kultur Elkartea etorri zen eta pare bat tailer egin behar izan genituen, esate baterako, eskulan- tailerrak eta zinema- tailerrak. Horretarako, gela osoa bi taldeetan banatu ginen eta talde bakoitza tailer bat hartu zuen.


Aipatu bezala, alde batetik, eskulan- tailerrak zeuden. Bertan, eskulanen bidez eta gure irudimena erabiliz “ezberdinez” osaturiko itsasontziak egin genituen. Talde bakoitzak, bertan eskaini diguten material desberdinekin (kola, margoak, kartulina, guraizeak… ) itsasontzi bat eta barruan hiru pertsonai ezberdin egin behar izan ditugu. Honen helburu nagusia, marrazki eta irudi ezberdinen bidez haurrei aniztasuna azaltzea da, modu honetara aniztasunaren kontzeptua modu ulergarriago batean azalduz.


Bestetik, zinema tailerrarekin egin genuen topo. Hemen 5 segunduko bideo bat sortu behar izan genuen, "stop motion" teknika erabiliz eta protagonista "Nakba" zen.


Hau guztia oso aberasgarria izan da, artearen zein zinemaren inguruan ezagutza asko bereganatu ditugulako. Horrez gain, aniztasunaren gaia haurrekin nola landu eta irakatsi ikasi dugu, guzti honek duen garrantziaz ohartaraziz.


Gure taldeak egindako lanak honelako hauek ziren:



Comentarios