HAUSNARKETA 5.SAIOA, BESTEAK ETA NI II

 HAUSNARKETA 5. SAIOA, BESTEAK ETA NI II


Aurreko saioan, emigazio eta inmigrazioari buruz hitz egin dugu, hitz hauek landuz, ezagutuz eta hauei buruz hausnartuz. Horretarako hauek ulertu behar izan ditugu, bakoitzaren esanahia barneratuz, ondoren aipatuko ditugun zenbait ariketa eginez. 


Saioari hasiera emateko, lehendabizi taula bat osatu behar izan dugu non bertan enmigrante eta inmigrante terminoak gure hitzekin definitu ditugu eta ostean, nahi genuen edota burura etorritako inmigrante baten adibidea plasmatu behar izan dugu paperean. Adibide horrekin erlazionatuta, pentsatutako pertsona/ talde horien jatorria, azal kolorea, hizkuntza, erlijoa, maila ekonomiko soziala eta generoa zein den adierazi dugu, gure egunerokotasunean eta pertsona/ talde horrekin harreman afektiborik dugun esanez. Behin hau eginda, gure burua non kokatzen dugun ikusteko aukera izan dugu, hau da, gure aurreiritziak antzemateko eta hauetaz hausnartzeko denbora izan dugu. Zaila dirudien arren, guztiok pertsona beltzarana eta gizonezkoa irudikatu dugu, hauek maila sozio-ekonomiko baxua dutela haintzat hartuz.  


Hau guztia kontuan hartuta, hainbat ondorioetara iritsi gara. Izan ere, inmigrate hitza entzuterakoan, maila sozio-ekonomiko baxua duten pertsonekin erlazionatzeaz gain, pertsona beltzaranekin lotzen dugu automatikoki, baina gure inguruko edozein izan daitekeelaz ohartu behar gara. 


Jarraitzeko, arestian aipatutakoarekin zerikusi zuzena duten zenbait bideo desberdin ikusi genituen. Gure atentzioa deitu dute, izan ere, pelikula askotan gaizto papera duten edo etsaiak diren pertsonaiak beltzaranak dira. Guzti hau, gure gizartearekin lotura zuzena du, hain zuzen ere, historian zehar beltzaranak gutxietsita egon dira, esklabutzat hartuz momentu askotan. Honekin lotuta, ikusitako beste bideo batek aho-zabalik utzi gaitu. Bideo honetan, haurrak bi panpinen parean agertzen dira eta zenbait galdera formulatzen zaizkie; zein da panpin txintxoa? eta gaiztoa? zure antzekoa?... Estereotipo hauek txiki-txikitatik barneratuta ditugula konturatu gara, haur hauek panpin beltzarana gaiztotzat hartzen baitute uneoro.  Honen eragileetako bat lehen aipatutako pelikulak dira, pelikula sexista, razista eta estereotipatuak, non haurren arreta bereganatzen dute baliogarriak ez diren balioak transmitituz.  


Beraz, aurretik aipatutakoa aintzat hartuz, burutu ditugun jarduerak baliogarriak izan direla uste dugu, gai hau lantzea interesgarria iruditzen baitzaigu aurreiritzien eraketa saihesteko. Kasu honetan, inmigrante eta emigrantei buruz ditugun aurreiritziekin jarduteak lagungarria izan da, honekin, ulertu dugulako oraindik prejuizio asko ditugula barneratuta migranteekiko. Horregatik, ariketa hauek burutzea eta honi buruzko hausnarketa egitea onuragarria da, pixkanaka aurreiritzi hauek ezabatzeko aukera emango baitigute etorkizunean. 



EmigraciónCarballa Perez, Maialen.

Fernández Ruiz, Jessica.

Fernández Sánchez, Laura.

García Pérez, Carla.

Hurtado Maniega, Laura.

GA1



Comentarios